Aurten ikastetxeetara, lantokietara eta instituzioetara iritsi nahi dugu TEL eguna ospatzeko. 200 ATXIKIMENDU BILATZEN DITUGU...BAT EGINGO DUZU GEURE ERRONKAREKIN?
Hizkuntzaren
Garapenaren Nahasmendua ahozko hizkuntza eskuratzeko eta garatzeko
zailtasuna da. Eta, komunikatzeko, ikasteko, beste pertsona batzuekin
eta geure buruarekin harremanetan jartzeko tresna nagusia HIZKUNTZA
denez, uler daiteke pertsona horiek arazoak edo zailtasunak izan
ditzaketela bizitzako arlo askotan.
Datorren irailaren 30ean TELen KONTZIENTZIAZIO EGUNA izango da, Espainia eta Hego Amerikako TEL elkarteen ospakizun bateratua.
Ospakizun
honen helburuak hauek dira: TEL/TDLa ikusaraztea, eragindako pertsonen
artean talde-sentimendua sortzea, nahasmendua zabaltzea, elkarteen berri
ematea, ezagunagoak izatea eta jende gehiagok gurekin bat egitea,
erakunde eskudunen aurrean arreta integralaren hobekuntzak
aldarrikatzea.
Gure gonbidapena onartuko eta gurekinbat egingo duzu? Zuen laguntza erraz dezakeen materiala prestatu dugu.
Ekintzak bi bloketan banatzen dira, aukera dezakezue hobeto datorkizuena:
- ERAKUNDE GISA EGITEKOAK
- IRAKASLEEKIN EGITEKOAK
ERAKUNDE GISA EGIN DITZAKEZUEN JARDUERAK:
- Jarri zuen profiletan gure logoa/abatar
- Zuen buletinean argitaratzea atxikimendu-adierazpena
- Flyerrak banatzea ikasleen artean, haien familietara iristeko
- Pankarta inprimatzea zuen ikastetxeetako sarreran jartzeko
IKASLEEKIN LANTZEKO MATERIALA:
-
Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen zikloa: problematika
jorratzen duten bideoak ikusi. Abatar eta pankarta koloreztatu.
-
Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak: Telmo eta Lau
urtaroak ipuina irakurtzeari hasiera. Irakurketa partekatua eta
ondorengo eztabaida. Abatar eta pankarta koloreztatu.
-
Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa: Gretelekin aurrera. Irakurketa
partekatua 3. eszena eta ondorengo eztabaida. Istoriarekin komiki bat
egitera ausartuko gara? eta, pankarta bat lona batean margotzen badugu?
Ekintza "Experimenta" ATELMAren bideo gazteak ikusi dira
Materiala lortzeko esteka