29 sept 2023

IRAILAK 30-TEL KONTZIENTZIA EGUNA

 



Aurten ikastetxeetara, lantokietara eta instituzioetara iritsi nahi dugu TEL eguna ospatzeko. 200 ATXIKIMENDU BILATZEN DITUGU...BAT EGINGO DUZU GEURE ERRONKAREKIN?

Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendua ahozko hizkuntza eskuratzeko eta garatzeko zailtasuna da. Eta, komunikatzeko, ikasteko, beste pertsona batzuekin eta geure buruarekin harremanetan jartzeko tresna nagusia HIZKUNTZA denez, uler daiteke pertsona horiek arazoak edo zailtasunak izan ditzaketela bizitzako arlo askotan.

 

Datorren irailaren 30ean TELen KONTZIENTZIAZIO EGUNA izango da, Espainia eta Hego Amerikako TEL elkarteen ospakizun bateratua.

 

Ospakizun honen helburuak hauek dira: TEL/TDLa ikusaraztea, eragindako pertsonen artean talde-sentimendua sortzea, nahasmendua zabaltzea, elkarteen berri ematea, ezagunagoak izatea eta jende gehiagok gurekin bat egitea, erakunde eskudunen aurrean arreta integralaren hobekuntzak aldarrikatzea.

Gure gonbidapena onartuko eta gurekinbat egingo duzu? Zuen laguntza erraz dezakeen materiala prestatu dugu.

 

Ekintzak bi bloketan banatzen dira, aukera dezakezue hobeto datorkizuena:

-         ERAKUNDE GISA EGITEKOAK

-         IRAKASLEEKIN EGITEKOAK 

ERAKUNDE GISA EGIN DITZAKEZUEN JARDUERAK:

- Jarri zuen profiletan gure logoa/abatar

- Zuen buletinean argitaratzea atxikimendu-adierazpena

- Flyerrak banatzea ikasleen artean, haien familietara iristeko

- Pankarta inprimatzea zuen ikastetxeetako sarreran jartzeko

IKASLEEKIN LANTZEKO MATERIALA:

- Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen zikloa: problematika jorratzen duten bideoak ikusi. Abatar eta pankarta koloreztatu.

- Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak: Telmo eta Lau urtaroak ipuina irakurtzeari hasiera. Irakurketa partekatua eta ondorengo eztabaida. Abatar eta pankarta koloreztatu.

- Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa: Gretelekin aurrera. Irakurketa partekatua 3. eszena eta ondorengo eztabaida. Istoriarekin komiki bat egitera ausartuko gara? eta, pankarta bat lona batean margotzen badugu? Ekintza "Experimenta" ATELMAren bideo gazteak ikusi dira

 

Materiala lortzeko esteka

No hay comentarios :

Publicar un comentario