___________________________________________________________________________________________
Igande honetan, 10:30etik 11:30era, “AHO-HORTZEN OSASUNA: Prebentzioa eta pazientearen parte-hartzea” hitzaldia izango dugu, Begoña Tomé erizain laguntzaileak eta hortz-higienistak emana. Bertan, gure seme-alaben eta hortz-higienearen arteko harremana hobetzeko trikimailuak ezagutuko ditugu, baita osasunarentzat zein garrantzitsua den ere.
Laudioko Herriko Plazan dagoen erabilera anitzeko aretoan izango da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Hitzaldi hau Vital Fundazioarekin sinatutako hitzarmenari eta Laudioko Udalaren lankidetzari esker egin daiteke.
Zuen bertaratzea espero dugu
TEL-EUSKADI
